El
Callejón |
|
P R O D U C T O S |
|
OLIO
EKOLOGIKOA |
|
|
BASOLIBA-OLIOA "El Callejón". Especial de Acebuchina "El Callejón" errotan basoliba-olio birjina ateratzen da. Basoliba basolibondoaren fuitua da (O. Oleaster). Guadalete ibai-arroan biltzen da, Grazalema Mendizerrako Parke Naturalaren ondoan, Cadiz probintzian (Andaluzia, Espainia). Zuhaitzak adar zurrun eta tenteak dauzka, azal leuna eta adar arantzatsuak. Oso astiro hazten da: garapen osora heltzeko, 70-80 urte behar dira. Basoliba txikia da, hezur handi eta mami gutxirekin. Bakarra da bere fintasun eta usain gozoari esker. Baina oso olio gutxi ematen du eta, lortzeko zailtasuna dela eta, oso ekoizpen mugatua du. Basoliba-olioa ehun urtetik gorako olio-errota batean ateratzen da: harriz eho eta kapazuetan hotzean zanpatuta. Iragazpena modu naturalean XIX. mendekoak diren eta barnetik beiratuta dauden tresketan dekantatuz egiten da; horrela, ezinhobeto gordetzen dira bere ezaugarriak. Olioak funtsezko lekua hartzen zuen berant erromatar inperioko nekazal-ekoizpen espainiarraren barruan. Garai hartan, Erroma eta Rin-eko "limes"-era esportatzen zen. Adibidez, autore klasiko batek, Ausoniok, orduko oliorik ospetsuentzat jo zuen Betikakoa. |
|
|
ACEITE DE
OLIVA VIRGEN "El Callejón". Especial 0.7
|
|
|Inicio| |English| |Français| |Deutsch| |Russian translation| |Pedidos|